'Nagore' dokumentala, San Agustinen

Anboto 2011ko mar. 18a, 08:57

Martxoaren 8ko emakumearen nazioarteko egunagaz bat eginda Durangoko Berdintasun Sailak antolatu dituen ekitaldien barnekoa da, gaur, 18:15etan hasita Durangoko San Agustinen Nagore dokumentalaren emanaldia.

Martxoaren 8ko emakumearen nazioarteko egunagaz bat eginda Durangoko Berdintasun Sailak antolatu dituen ekitaldien barnekoa da, gaur, 18:15etan hasita Durangoko San Agustinen Nagore dokumentalaren emanaldia. Nagore Laffage erizaintza ikaslearen heriotza bortitza du Helena tabernak zuzenduriko Nagore filmak ardatz; Nafarroako Unibertsitate Klinikoko psikiatra batek 2008ko San Ferminetan erail zuen neskarena. Dokumentalaren kontakizunaren hari nagusia, Nagoreren amak, Asun Casasolak, darama. Luzemetraia honek biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, eta baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskalaren, alde bietako abokatuen eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkarien berbak biltzen ditu, besteak beste. Filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, krimenaren berreraiketaren irudiak, eta baita Espainiako hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketaren atalak ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!