San Rokeko biribilgunean egin beharreko lanen eraginez bertotik BI-623 saihesbidera doan errepide zatia itxita dago.
San Rokeko biribilgunean egin beharreko lanen eraginez bertotik BI-623 saihesbidera doan errepide zatia itxita dago.
Udalak eta Aldundiak iaz sinatutako hitzarmenaren ondorio dira otsailean hasi ziren lanok, udal arduradunek jakin eragin dutenez. Zortzi hilabete iraungo dute 1,6 milioi euroko inbertsioa eskatuko duten obra horiek.
Aipatutako biribilguneko lan horiek ez eze beste lan batzuk ere aurreikusi dituzte: Astxiki kalea berriztuko dute Saihesbidetik San Roke kaleraino doan Astxiki kalearen zatia berriztuko dute. Era berean, saihesbidera igoteko noranzkoan, eskumatara, bidegorria egokituko dute, eta, espaloia egiteko plataforma prest geratuko da. Horrexegaitik kalearen zati hori itxita egongo da datozen hilabeteotan.