UNE 175.001 kalitate ziurtagiria jasoko dute, bihar, Durangoko komertzio bik:EHKI Estudio eta Unzueta Artisautza. Guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 15 herritako 100 komertziori emango die ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako eta Euskaldendak Komertzioaren Konfederazioko ordezkariek. Ermuan izango da ekitaldia.
UNE 175.001 kalitate ziurtagiria jasoko dute, bihar, Durangoko komertzio bik:EHKI Estudio eta Unzueta Artisautza. Guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 15 herritako 100 komertziori emango die ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako eta Euskaldendak Komertzioaren Konfederazioko ordezkariek. Ermuan izango da ekitaldia.
Kalitaterako Euskalit euskal fundazioak ematen du ziurtagiri hori, eta, bezeroari arretaren, establezimenduok eskainitako zerbitzuaren eta lan taldearen profesionaltasunaren kalitatea ziurtatzen du.
Formazio prozesu bat bete behar izan dute establezimendu horietako titularrek; ondoren, baita lokalak araudiak dioenera egokitu ere. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzarekin eta Euskaldendakek antolatuta garatu da \"egokitze prozesu\" hori, Euskaldendakeko lehendakari Bitor Lizarribarrek argitu dutenez. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 4.200 komertzio eta ostalaritza establezimendu batzen ditu Euskaldendak.
Ermua Antzokian egingo dute ekitaldia eta 200 lagunetik gora bertaratzea aurreikusi dute. Eusko Jaurlaritzako, Euskaldendakeko eta hainbat komertziotako ordezkariak egongo dira; baita hainbat alkate ere. Bizkaian, Durangoko komertzio bik eta Basauriko 16k jasoko dute kalitate ziurtagiria; Gipuzkoan, Andoain (1), Arrasate (4), Donostia (1), Hernani (14), Lasarte (3), Legazpi (8), Orio (8), Zumaia (16), Orereta (3), Bergara (2), Zumarraga (3) eta Urretxun (1) lortu dute ziurtagiria; eta, Araban, Gasteizen (18).
UNE 175.001 ziurtagiriak zenbait kalitate erizpide betetzera behartzen ditu komertzioak: salmentan dauden produktuen erakusketa zaindua, lokalen argiztapen eta temperatura, lan-taldearen kortesia eta egon daitezken kexak aintzat hartzea, besteak beste. Baita \"etengabeko eginahala hobetze aldera\" ere. Modu mailakatuan gehienezko saria den Urrezko Qa lortu arte lortu daitezkeen kalitate ziurtagirien lehenengoa da UNE 175.001 diploma. Lizarribarrek, domekan, diploma hori jasoko duten merkatariak zoriondu ditu: \"Euren bezeroei zerbitzurik onenak eskaintzeko eta euren establezimenduen kalitatea hobetzeko inplikazioaren eta hainbat hilabeteko lanaren emaitza delako\".