\"Mugikortasun-arazoak dituzten herritarrek, kaletik bertatik eta igogailua erabiliz\" sartu ahal izango dute Arte eta Historia Museoko \"edozein gunetara\". Musika eskola, Galtzareta eraikina eta Intxaurrondoko maisuen etxearen ondotik, \"eskuragarriago egiteko\" geratzen zen azken udal eraikina zen Museoa.
\"Mugikortasun-arazoak dituzten herritarrek, kaletik bertatik eta igogailua erabiliz\" sartu ahal izango dute Arte eta Historia Museoko \"edozein gunetara\". Musika eskola, Galtzareta eraikina eta Intxaurrondoko maisuen etxearen ondotik, \"eskuragarriago egiteko\" geratzen zen azken udal eraikina zen Museoa.
Arte eta Historia Museoko irisgarritasun lan horreek hiru zatitan garatu dituzte, Durangoko alkate Aitziber Irigorasek jakin eragin duenez. Batetik, eraikinaren atzealdeko egitura tinkotu dute. Izan ere, \"artxiboaren gehiegizko pisuak eta lurpetik igarotzen diren urek arrakala eta patologia asko eragin dituzte\", diotenez. Lanok igogailua jarri den lekuan egin dituzte, hain justu.
\"Gastuak murriztuta\" jarduera biok egitasmo berean batu dituzte, erabiltzaileei ere \"eragozpen gutxiagoa eraginez\". 287.900 euro inguruko inbertsioa eskatu dute lanek, jakin eragin dutenez.
Igogailua kanpokaldean
Hainbat kokaleku aztertu ondoren, azkenean, igogailua kanpokaldean jartzea erabaki dute, eraikinaren eta eranskinaren arteko lotunean:\"Igogailuaren bi alde lehendik daudenak dira, eta beste biak, kristalezkoak, lorategira begira egongo dira. Hori lehenengo solairutik gorako zatiari dagokionez. Beheko solairuari dagokionez, zulo bat egin da kanpoaldean, Museoaren beheko solairuaren altueran, eta eraikin barrutik heldu daiteke bertara. Igogailua erabiliz sartuko nahi duenak Museoko edozein solairutara, eskailera-burutik bertatik sartuko da; horretera, ez zaio inongo espaziorik jaten Museoaren azalerari\", ohar baten azaldu dutenez.
Bestelako abantailen artean nabarmendu dute ez dela eraikinaren zurezko egitura ukitu, ezta kanpokaldeko forjaketak urrate ere ez. \"Igogailua Etxezarreta jauregiaren atzealdeari eta alboko eranskinari dago itsatsita\", udal arduradunen berbetan. \"Itxura teknologikoa du, garbia da, eta altzairu herdoilgaitz eta kristalez osatuta dago. Zertarako egin den ere argi geratzen da: instalazio itsatsi bat da herritarren irisgarritasuna hobetzeko; baina, aldi berean, Museoaren egitura noblearekin lehian sartzen ez dena. Irudi ondratua da, ezkutatu beharrik ez dagoena eta harri landuz atondua\", gaineratu dute.
Sarrera \"erabilerrazagoa\"
Azkenik, San Agustinalde kaletik Etxezarreta jauregira arteko sarbidea ere erabilerrazago jarri dute. San Agustinalden \"urteetan zehar egindako obren ondorioz, Etxezarreta jauregia kalea bera baino 50 zentimetro beherago dago\" udal arduradunek argitu dutenez. \"Horrexegatik, jauregiko ate bikoitzaren aurrean hiru maila daude lorategiaren kotara jaisteko eta eraikinean sartzeko\".
Horren aurrean, \"kalea iparralderuntz jausten dela aprobetxatuta, Museoko sarrera alboko atetik egitea planteatu\" dute, San Agustinalde 14tik: \"ibilbide lerromakurra egin behar da lorategiko landare-hesiaren paretik Etxezarretako atarteko kotara eta ondoko etxearenera iristeko. Horretarako pasabidea handitu, horma bat bota eta gas-hartunea lekuz aldatu behar izan dira. Lehen zeuden hareharrien antzeko harlauza berriak ere jarri dira\".
Lorazaintza lanak ere egin ditu Zabalandi enpresak, eta honako bestelako hobekuntzak ere proposatu: Fatxada guztiari pintura plastikoa ematea; eraikinaren kanpoko zurak lixatzea eta barnizatzea; atzealdean zoladura berria jartzea; atzealdeko lorategiko bideko zuloak konpontzea eta altzairu herdoilgaitzeko baranda jartzea.