Arrazakeriaren kontra, hainbat ekitaldi

Anboto 2011ko mar. 20a, 11:20

Arrazakeriaren Kontrako Astea dela eta ekintza ugari antolatu dituzte martxoaren 21etik 27ra bitartean.

Arrazakeriaren Kontrako Astea dela eta ekintza ugari antolatu dituzte martxoaren 21etik 27ra bitartean. Astelehenean SOS Arrazakeria elkartearen erakusketa bategaz hasiko da Durangon Arrazakeriaren Kontrako Astea. San Agustin kulturgunean ipiniko dute emakume etorkinen gaineko erakusketa, domekara bitartean. Plateruenean \'Koloretan Bizi\' arrazakeriaren kontrako zine zikloa proiektatuko dute martitzenean. Lau film labur izango dira ikusgai, 19:30ean hasita. Eguazten goizerako, irakaskuntzan arrazakeriak izan ditzakeen ondorioen gaineko hitzaldia antolatu dute. Hizkuntza Eskolan goizeko 10:00etan hasiko da berbaldia, eta LH eta DBHko irakasleei zuzenduta egongo da. Eguazten arratsaldean, berriz, arrazakeriaren eraikuntzaren gaineko hitzaldia emango dute San Agustinen, 19:30ean.

Kultur arteko ezagutza

Ipuinen eta antzerkiaren bidez kulturen arteko ezagutza bultzatuko dute zapatuan. 12:00etan, Alaitz Muro eta Agurtzane Villatek Afrikako ipuinak kontatuko dituzte liburutegian, eta 19:30ean, Karrika antzerki taldeak antzerki-txoko bat atonduko du San Agustinen, \"kulturen elkartrukean parte hartzeko\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!