Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, gazte konpartsak Durangoko hainbat kaletako izenak aldatu zituen.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, gazte konpartsak Durangoko hainbat kaletako izenak aldatu zituen.
Martxoaren 8an hainbat ekimen aldarrikatzaile gauzatu ziren eskualdean eta bitxienetako bat Durangoko Zapaburu gazte konpartsarena izan zen. Konpartsako kideen ustez \"urteetan emakumeari ukatutako eskubide, gaitasun eta espazioa pixkanaka berreskuratzen ari bada ere, oraindik emakumea bizitza publikoan bere lekua egiteko zailtasunekin aurkitzen da eta horretaz jabetzeko Durangoko kaleen izenei erreparatu besterik ez dago\". Horregatik, Durangoko kale batzuen izenak aldatu zituzten; esaterako, karteletako baten gainean Julene Azpeitia jartzen zuen beste bat ipini zuten.
Lilakrosa
Martxoaren 8a joan den arren egun horri lotutako hainbat ekimen datozen egunetan egingo dira. Horietarik ezagunena eta jendetsuena domekan Ezkurditik abiatuko den Lilakrosa izango da.
Berdintasunaren aldeko herri lasterketa den Lilakrosa 12:30ean, hasiko da. Aurtengo ekimenean batutako dirua Saharako kanpamenduetan bizi direnei laguntzeko izango da. Iaz Haitiko lurrikan kaltetutakoei bidali zieten kamisetak salduz batutako dirua; aurten ez dute kamisetarik salduko; gura duenak dohaintzan emango du dirua kamisetaren truke.
[img]http://www.anboto.org/images/8900/8960/1.jpg[/img]