17:00etatik aurrera, Ghanaren inguruko jaialdia egingo dute musika, txaranga, hitzaldi eta bestelako ekitaldiekin.
17:00etatik aurrera, Ghanaren inguruko jaialdia egingo dute musika, txaranga, hitzaldi eta bestelako ekitaldiekin.
La Paz y el Amor (Ghanako lagunen elkartea Euskadin) elkarteak Ghanaren inguruko jaialdia antolatu du domekan. 17:00etatik 20:00etara Afrikako nazio horretako historia eta kultura ezagutzeko aukera eskainiko dute hainbat ekitaldiren bidez.
17:00ean, jaialdiko aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Arise Ghana For Your Country abestia eskainiko dute. Segidan ELA sindikatuko Emerita Cuellarrek Lan egiten baduzu eskubideak dituzu izeneko hitzaldia eskainiko du. Ondoren, 17:50 inguruan, Ghanako musika entzuteko aukera egongo da eta baita bertako plater tipikoak dastatzeko aukera ere.
Arratsaldeak M´Lomp Durangoko talde senegaldarraren emanaldiagaz jarraituko du. Ondoren, 19:00etan, Euskadiko Ghana Elkarteak bere herriaren independentziaren historia kontatuko du antzezlan batean. Jaialdia musikagaz agurtuko dute: Ghanako Quora txaranga arduratuko da giroa alaitzeaz.