AHTarentzako lurren desjabetza-aktak sinatzera deituta daude gaur

Anboto 2011ko mar. 8a, 10:00

Lurjabeak Udalak Lariz Torren duen bulegoan daude deituta desjabetze aktak sinatzera 09:30etik aurrera. AHT Gelditu Elkarlanak kontzentrazioa burutu du.

Lurjabeak Udalak Lariz Torren duen bulegoan daude deituta desjabetze aktak sinatzera 09:30etik aurrera. AHT Gelditu Elkarlanak kontzentrazioa burutu du. Abiadura Handiko Trena eraiki ahal izateko beharrezko diren lurrak desjabetzeko pausua egingo dute gaur Durangon. Eremuan lanean hasi aurretik egin beharreko tramitea da honakoa, eta ADIFek zuzentzen du. Dena dela, beharrezkoa izaten da herriko alkatearen sinadura ere prozesuak aurrera egiteko. Gaur sinatzera deituta dauden aktak Durango-Abadiñon tramuari dagozkio. ADIFek Atxondoko ibilbidea aldatu zuenez, horrek Abadiñoko tramuari eragin zion eta, besteak betse, horiek dira desjabetzara deituta daudenak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!