Greba egingo dute Sabecoko langileek

Anboto 2011ko mar. 4a, 13:13

Hiru langileren kaleratzea salatzeko kontzentrazioa egin dute 12:00-12:30 bitartean. Mobilizazio gehiago iragarri dituzte datozen egunetarako.

Joan den astelehenean, Durangoko Sabeco supermerkatutik hiru langile kaleratu zituzten. Langile horiek bajan zeudela bota zituzten, gainera. Sabecoko langile batzordeak salatu duenaren arabera enpresak \"langileek baja har ez dezaten nahi du, eta hori lortzeko jazarpen kanpaina\" bat abiatu du. Gaur goizean, langileek kontzentrazioa egin dute saltoki aurrean, eta arratsaldeko 18:00-18:30 bitartean gauza bera egitekoak dira. Beraien eskaera kaleratzeekin amaitu, eta kaleraturiko hiru lagunak berriz onartzea izan da. Bi mobilizazio horiez gain, gehiago egiteko asmoa agertu dute langileek; martxoaren 12an greba deitu dute. Mikel Etxeberria ELA sindikatuko kidearen berbetan, enpresaren jarrerak bultzatu ditu erabaki hori hartzera:\"Kaleraturiko langileak berriz onartu, eta langileekiko jazarpena amaitzea da enpresa batzordeak eskatzen duguna. Hala ere, enpresak ez du gurekin jesarri nahi\". Mobilizazioak iragarri arren, langile batzoardearen eta langileen nahia enpresarekin biltzea dela gehitu du Etxebarriak. Mobilizazioak deitu dituzte enpresa batzordeak (ELAko 6 kidek, UGTko 2k eta CCOOko batek osatzen dute) eta langileek; gaurko eta biharko kontzentrazioez gain, martxoaren 12an greba egingo dute Sabecoko langileek. Mikel Etxeberriaren esanetan, enpresaren erabakia \"berria\" da, eta aurrekaria ezarri dezake.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!