Konfidantza, sormena eta ilusioa lantzeko lehiaketa antolatu du Maristak-ek

Anboto 2011ko mar. 4a, 13:35

Eskualdeko 80 ikasle inguruk parte hartuko dute astelehenetik aurrera abiatuko den Konkrealusitivity Lehiaketan.

Eskualdeko 80 ikasle inguruk parte hartuko dute astelehenetik aurrera abiatuko den Konkrealusitivity Lehiaketan. Konfidantza, kreatibitatea eta ilusioa berbetatik sortutako izena da Konkrealusitivity. Hiru balore horiek ardatz hartuta, Maristak ikastetxeak eskualdeko DBH 4ko ikasleentzat antolatu duen lehiaketak horrela dauka izena. Lehiaketan, astero ariketa baten erantzuna eman beharko dute parte hartzaileek. Matematikako, euskarako eta ingeleseko ariketak izango dira, baina ez edonolakoak; ikasleek erantzuna emateko sormena erabili beharko dute sarritan. Martxoaren 14an hasi eta maiatzaren amaierara arte, irakaskuntza telematikorako Moodle plataformaren bidez edukiko dute ikasleek ariketen berri, eta bertara igo beharko dituzte erantzunak. Durangoko Nevers, San Antonio-Santa Rita, Elorrioko Lourdesko Ama eta Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute lehiaketan, eta Hostaizka Sainz Maristetako irakasleak azaldu duenez, 80 ikasle inguru izango dira guztira. Gaur egin duten aurkezpenean ikastetxeetako arduradunak eta 50 bat ikasle izan dira Maristak ikastetxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!