22 urteko gazte bat atxilotu dute etxe batean lapurreta egiteagatik

Anboto 2011ko ots. 28a, 10:03

Ustezko lapurra etxetik ateratzen zegoela atzeman dute. Kaxa bat zeraman une horretan.

Ustezko lapurra etxetik ateratzen zegoela atzeman dute. Kaxa bat zeraman une horretan. Ertzaintzak jakin eragin duenez, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean, 23:00 aldera. Ertzain-etxean abisua jaso zuten esanez etxe batean zaratak entzuten zirela. Bertara joan, eta ustezko lapurra ihes egiten topatu zuten, eskutan kaxa bat zeramala. Atea indarrez zabalduta zegoela ere ikusi zuten ertzainek. 22 urteko gazte horrek aurrekari penalak ditu. Datozen orduetan eroango dute epailearen aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!