Durangoko Euskalakariak

Anboto 2011ko ots. 28a, 11:53

Korrikari lotutako lehiaketan parte hartuko du Berbaro elkarteak, Gurean euskaraz egitasmoko ikasleekin osatutako bideo honegaz.

Korrikari lotutako lehiaketan parte hartuko du Berbaro elkarteak, Gurean euskaraz egitasmokoekin osatutako bideo honegaz. Badator bi urterik behin ospatzen den Korrika. AEKk eratutako ekimen honen harira Euskaraklipa izeneko bideo lehiaketa ere sortu da, Korrikaren lema nagusia oinarri duena: Maitatu, ikasi, ari...Euskalakari!. Berbaro elkarteak parte hartuko du lehia honetan, eta Gurean euskaraz egitasmokoekin -euskara errefortzuetan izaten diren etorkinekin- osatu du bideoa. Laster, Korrikaren webgunean bozka emateko aukera egongo da.

Gurean euskaraz

Euskara iaksteko errefortzuak eskaintzen dituen proiektua da Gurean euskaraz. Duela 4 urte sortu zen Durangon, eta dagoeneko Iurreta eta Berrizera ere zabaldu da. Ikastetxeetatik elkarlanean bideratzen da zerbitzua. Ikasle gazteenak astelehenetik eguenera bitartean izaten dira saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Nagusiak astean ordu bitan elkartzen dira, euren ordutegi aukeren arabera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!