+Dendak elkarteak asteburuko ekimenaren balantze \"oso positiboa\" egin du. Bilboaldetik, kostaldetik eta Gipuzkoatik aurreko edizioetan baino jende gehiago etorri dela diote merkatariek.
+Dendak elkarteak asteburuko ekimenaren balantze \"oso positiboa\" egin du. Bilboaldetik, kostaldetik eta Gipuzkoatik aurreko edizioetan baino jende gehiago etorri dela diote merkatariek.
14.000 lagun igaro dira aurtengo Aukera Azokatik. Horietatik gehienak Durango eta inguruetatik hurreratu dira Landako Gunera, baina Bilbo, kostaldea eta Gipuzkoako herritarren kopuruak gora egin duela azpimarratu dute. Egunei dagokienez, barikua eta zapatu arratsaldea izan ei dira jendetsuenak. Domekan, eguraldi txarrak eragina izan zuela uste dute antolatzaileek.
\"Krisia igarri\" den arren, \"ondo saldu\" dela adierazi dute. Gainera, \"sektorea dinamizatzeko\" horrelako ekimenek duten \"garrantzia\" nabarmendu gura izan dute. \"Umeentzako eratutako ekintzekin asmatu egin dugu\", diote.