Martxoaren 4an Sapuetxe Gaztetxean antolatuko duten jaialdiaren bitartez, Emakumeok plazara ekimena aurkeztuko du Durangoko Bilgune Feministak.
Martxoaren 4an Sapuetxe Gaztetxean antolatuko duten jaialdiaren bitartez, Emakumeok plazara ekimena aurkeztuko du Durangoko Bilgune Feministak.
Emakumea \"eremu kulturalean publikora salto egiteko hainbat oztoporekin aurkitzen da\", diote bilguneko kideek, eta eredu hori apurtuz \"emakume sortzaileei txokoa eskainiko dien proiektuaren kimua\" izan gura du ekimenak. Webgunea ere badute: www.emakumeokplazara.org.
Lehenengo, 20:30etik aurrera, Miren Amurizak eta Mireia Salgadok \'Emakumeok plazara, zer eta nola?\' hitzaldia eskainiko dute. Ondoren, Maite Castroren performance-dantza ikuskizunagaz eta Mursego eta DJ Sansonen musika emanaldiekin gozatu ahal izango da.