Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 35. urteurrenaren harira, El problema. Saharar Herriaren testigantza dokumentala proiektatuko dute San Agustinen.
Otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 35. urteurrena ospatuko da. Honen harira, Durangoko Udalak Euskal Fondoaren laguntzagaz El problema. Saharar Herriaren testigantza dokumentalaren proiekzioa antolatu du.
Jordi Ferrer eta Pablo Vidalen dokumental honek hainbat sari irabazi ditu; galarazita zeudelako filmatu ezin izan diren material eta testigantzak biltzea lortu dute azken lau urte eta erdian.
Filmeak Mendebaldeko Sahararen arazoa \"argi\" azaltzen du eta \"batez ere okupatutako lurraldeetan bizi den egoera\".
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da emanaldia, San Agustinen. Filma bukatzerakoan mahai-inguru bat egongo da eta dokumentalaren zuzendari batek parte hartuko du.