VI. Aukera Azokak 32 komertzio bilduko ditu barikutik domekara Landako Gunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16.000 lagun gerturatzea aurreikusten dute.
VI. Aukera Azokak 32 komertzio bilduko ditu barikutik domekara Landako Gunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16.000 lagun gerturatzea aurreikusten dute.
+Dendak elkarteak antolatutako ekimenean 30 dendak, kontzesionario batek eta taberna batek parte hartuko dute. Aurten atonduko dituzten 32 standetatik 11 berriak izango dira. Elkartea herri gehiagotara zabaldu denez Berrizko dendak bik ere parte hartuko dute aurten.
Beherapen erakargarriekin hainbat produktu jarriko dituzte salgai: bitxiak, koltxoiak, haur eta helduendako jantziak, lentzeria, dekorazioa, masaje esku-oheak, oinetakoak, kirol dendetan egoten diren produktuak, optikakoak, etxerako eta brikolajerako produktuak e.a.
Saltokia ezartzeaz gainera, aukera azokak aisialdirako aukera ere eskaintzen du. Umeendako jolasgunea jarriko dute. Ostiralean 16:30ean globoak banatuko dituzte eta zapatuan arratsaldeko 17:30etik aurrera globoflexia tailerra antolatuko dute. Domekan, 11:30etik aurrea poneyak egongo dira Landako inguruan eta arratsaldean txotxongiloekin ipuin kontalaria.
\"Azokak duen harrera ona kontuan hartuta 16.000 lagun azokara gerturatzea aurreikusten dugu bai Durangaldetik, baita kanpotik ere\", azaldu du Guillermo Oarbeaskoa elkarteko presidenteak.
Azokako sarbidea errazteko erosketaren bat egiten dutenei Landakoko parkinean aparkatzeko ordu biko txartelak doan banatuko dituzte. Gainera, Kobika eta Larrinagatxu jatetxeetan bi lagunendako lau afari, erosketarako orgak, motxilak eta.
Ordutegia:
Ostiralean: Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Larunbatean: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Igandean: goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.