Euskal presoentzako osasun asistentzia duin eta egokia eskatu dute

Anboto 2011ko ots. 21a, 10:09

Durangoko osasun arloko 20 profesional eta adituk manifestu bat sinatu dute euskal presoen eskubideen defentsan, bereziki osasunerako eskubidea aldarrikatuz, eta gaixotasun sendaezinak dituzten euskal presoen berehalako askatasuna eskatuz.

Durangoko osasun arloko 20 profesional eta adituk manifestu bat sinatu dute euskal presoen eskubideen defentsan, bereziki osasunerako eskubidea aldarrikatuz, eta gaixotasun sendaezinak dituzten euskal presoen berehalako askatasuna eskatuz. Manifestuaren zenbait sinatzaile Etxerat elkarteko kideekin batera prentsaurrekoa dute, manifestua aurkezteko eta hileko azken ostiraleko kontzentrazioan parte hartzeko deialdia luzatzeko. Alde batetik, \"sarritan\" salatu duten arren, \"osasun asistentziaren inguruko huts eta gabeziek bere horretan jarraitzen dute\". Gabezien zerrendan daude \"konfiantzako profesionalek beren lanean jasaten dituzten traba, arazo eta ukapen sistematikoak, kontsulten konfidentzialtasunaren urraketa eta gaixotasunaren duintasunarekiko mespretxua\". Bestalde, datozen urteetan preso kolektiboen batez besteko adina nabarmen igoko denez, bizi arteko zigorra duten presoen osasuna okertuko da: \"Orain osasuntsu daudenak laburrean gaixo bilakatzea eragingo du, kopuru esanguratsu baten gainera\". Era berean, begi bistakoa da egun gaixotasun bat pairatzen duenaren larriagotzeko arriskua; hainbeste ze seguruenik hauetako askok gaixotasun larriren batekin amaituko duten bere espetxealdia\". Egoera horretan dauden bost presoren egoera salatu dute: Jon Agirre (69 urte), Jose Miguel Etxeandia (51 urte), Jose Ramon Foruria (62 urte), Gotzone Lopez (51 urte) eta Josu Uribetetxebarria (55 urte). Pertsona horiek \"aske egon beharko lukete\", baina horren ordez espetxeratze arinduaren formula darabilte: \"Gaixoak baldintza gogor, mugatu eta zorrotzak pairatzen dituzte egoera horretan\". Beraz, administrazio publikoei, espetxe agintariei eta instantzia judizialei eskatu diete \"herritar guztiei asistentzia egokia eta duina bermatzeko, inolako traba edo murrizketarik gabe\". Esaterako, Euskal preso politikoek Euskal Herriko osasun zerbitzuetan asistentzia zuzena izan dezaten eskatzen dute eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenentzako berehalako askatasuna aldarrikatu\". [img]http://www.anboto.org/images/8800/8885/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!