Lagun bat atxilotu dute ustez lapurreta egiteagatik

Anboto 2011ko ots. 14a, 11:04

Ermun atxilotu dute 31 urteko gizonezkoa. Durangon zapatu eguerdian izandako bi lapurretagaz lotzen dute.

Ermun atxilotu dute 31 urteko gizonezkoa. Durangon zapatu eguerdian izandako bi lapurretagaz lotzen dute. Emakume bik ipinitako salaketak dioenez, zapatuko 14:00ak eta 15:00ak bitartean gizon batek euren poltsa osteko ahalegina egin zuen. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, lehenengoagaz ez zuen lortu, bigarrenagaz bai. Landakoko tren geraleku inguruan jazo zen lehenengo lapurreta saiakera. Emakumea portalean sartzera zihoala, ustezko lapurrak poltsatik tira egin zion, baina ez zuen eramatea lortu. Emakumea lurrera jausi zen, hanka eta esku baten zauriak sufrituz. Auzokide batzuek lagundu zioten honi; ordurako ustezko lapurrak ihes egin zuen. Bigarren saiakera handik ordubete ingurura gertatu zen, aurrekoaren lekutik gertu. Kasu honetan poltsa eskuratu zuen. Salaketa bi hauekin ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, eta domeka arratsaldeko 16:00etan 31 urteko ermuarra atxilotu zuen, bere etxean. Biolentziazko bi lapurreta egitea egotzi diote.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!