Durangoko Ezker Abertzalearen esanetan, \"aurrekontuetan ere eman beharreko informazioaren %100 gazteleraz dator, euskaraz ez, ordea\".
Durangoko Ezker Abertzalearen esanetan, \"aurrekontuetan ere eman beharreko informazioaren %100 gazteleraz dator, euskaraz ez, ordea\".
2008ko abenduan Udaleko Euskara Plana onartu zuten eta 2010eko uztailean Euskararen Udal Araudia. Durangoko ezker abertzalea abstenitu egin zen botazioetan eta jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuen. Izan ere, \"lehen pausu modura ez dira guztiz txarrak aipatutako araudiak, baina, esaterako, araudiaren zatiren bat betetzen ez denerako ez dago kontrol neurri eraginkorrik hartu eta garatzeko modurik; araudia betetzen ez bada ez da ezer gertatzen\".
Euskara eguneroko lan erreminta izateko \"trabak\" jartzen dira eta \"idatziz zein ahoz salatu arren osoko bilkuran edo batzordeetan, ez da ezer gertatzen\". Aurrekontuetan ere \"eman beharreko informazioaren %100 gazteleraz dator, euskaraz ez, ordea\". Horrela, \"euskaldunok bigarren mailako herritarrak\" legez hartzen dituztela kritikatu du ezker abertzaleak.