Dani Maeztu: "Gobernu Taldeak ez du sinesgarritasunik"

Anboto 2011ko ots. 12a, 12:00

Iazko aurrekontuetan jasotako inbertsioen \"%30 bakarrik exekutatu dute\" ; Agintaldia amaitu arteko hileetan \"inbertsioak aurrera ateratzeko\" ere eskatu diote.

Iazko aurrekontuetan jasotako inbertsioen \"%30 bakarrik exekutatu dute\" ; Agintaldia amaitu arteko hileetan \"inbertsioak aurrera ateratzeko\" ere eskatu diote. 2011ko aurrekontuen eztabaida hasita dagoen honetan, Aralarrek salatu duenez, \"eztabaida horretan Gobernu Taldeak ez du sinesgarritasunik\", iazko aurrekontuetan jasotako inbertsioen \"%30a bakarrik\" exekutatu delako: \"Proiektuak onartzen dira, baina ez dira betetzen Gobernu Taldearen kudeaketa gabeziagatik\". Egikaritu ez diren proiektu batzuk ipini dituzte adibide moduan: Urki-Hegoaldeko errepide lotuneari buruz azaldu dutenez, \"lehenengo urte bietan, Udalak luzatutako aurrekontuekin jardun zuenean, proiektu estrategikoak oztopatzen ari ginela zioten eta, orain, proiektua gauzatzeko beharrezkoa zen permuta bat lortu dela urtebete joan denean, ez dute ezer exekutatu\". Zerbitzu sozialak San Agustinen batzeko, Kultur etxea egiteko, eta Tabirako azpiegituretan (sasoi batean igerilekuak zeuden azpiegiturak) rokodromoa eta skate pista egiteko proiektuak osatzeko diru-atalak ere aurreikusten zituzten 2010ko aurrekontuek, \"baina bide horretatik ere ez da ezer egin\". Muruetatorreko eraikinaren (Landako ikastetxearen ondoan dagoena) erabilerak \"oraindik definitu barik\" jarraitzen duela ere salatu dute. Beraz, legegintzaldia amaitu arteko denboran \"lanean jartzeko eta inbertsioak aurrera ateratzeko\" eskatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!