Rafael Bengoa Osasun sailburuak Aralarren galderari erantzun dio.
Rafael Bengoa Osasun sailburuak Aralarren galderari erantzun dio.
Aralar taldeko Dani Maeztu legebiltzarkideak Durangoko anbulategiko ginekologia zerbitzuaren gaineko galdera egin zion idatziz Bengoa sailburuari. Izan ere, 2010eko hainbat epetan eta 2011ko urtarrilean zerbitzuan atzerapenak izan direla salatu ei dute erabiltzaileek. Rafael Bengoak onartu du hutsuneak egon direla, eta arrazoitu ere bai. \"Beste mediku bat jartzea aurreikusi zen, baina, epe horretan aldi baterako zenbait ezintasun izan direnez, ezin izan da aurreikusita zegoen laneratze hori bete\".
Bengoak azaldu duenez, \"Durangoko anbulatorioan egunero izaten da ginekologia-kontsulta, bai eta astean behin ez ohiko programazio finkoa artatzeko beste bat ere. Horretaz gain, hilero zer egoera dagoen aztertzen da asistentzia-presioari eta horren ondoriozko atzerapenei hobeto erantzuteko; horretarako, agendak zabaldu eta kontsulta gehiago jartzen dira arratsaldetan (gaur egun, astean bi)\".