Gaztetxearen urteurren ospakizunean jaia eta hausnarketa batuko dituzte

Anboto 2011ko ots. 11a, 09:52

Sapuetxe gaztetxeak sortu zeneko 12. urteurrena ospatuko du asteburuan, baina jaia gaztetxearen gaur egungo egoera aztertzeko eta etorkizunean hartu beharreko bidea finkatzeko ere baliatuko dute.

Sapuetxe gaztetxeak sortu zeneko 12. urteurrena ospatuko du asteburuan, baina jaia gaztetxearen gaur egungo egoera aztertzeko eta etorkizunean hartu beharreko bidea finkatzeko ere baliatuko dute. Horretarako, zapatuan, 11:00etan, eztabaida irekia antolatu dute, helburua ahal denik eta gazte durangar gehienen iritzia jasotzea delako. Jaiari gaur ekingo diote gaztetxeko kideek. 19:00etan luntxa antolatu dute; 20:00etan enkartelada egingo dute eta 21:00etan AHTren izenean amen antzezlana eskainiko dute.

Olinpiadak eta kontzertuak

Bihar, eztabaidaren ondoren herri-bazkarian batuko dira eta bazkaldu eta geroko olinpiadak antolatu dituzte. Amaitzeko, 18:30ean, elektrotxaranga eta kontzertu bi egongo dira: 12KM, eta Jeimon Turk Band.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!