Petankara jokatzeko gunea inauguratu dute Durangon

Anboto 2011ko ots. 7a, 13:23

Durangoko lehenengo petanka gunea Bruno Mauricio Zabala kalean dago, Zirkin gimnasioaren ondoan. Petankara jokatzeko gune biak 15 metro luze eta lau zabal dira. \"Herritarrengandik etorritako proposamena da eta aisialdirako ez ezik besoetan mugikortasun arazoak dituztenentzako ere joko aproposa ei da\", azaldu du Aitziber Irigoras alkateak. Udala petanka gunea erdigunetik gertu egon zedin saiatu da eta azkenean Bruno Mauricio Zabala kalean aurkitu dute tokia. Oraindik, petanka zelai bietara harea botako dute, bola arinegi ibili ez dadin eta kale argi batzuk ere ipiniko dituzte. [img]http://www.anboto.org/images/8800/8821/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!