Euskal Autonomia Erkidegoan asfalto mota hori probatuko duen lehenengo herria da Durango.
Euskal Autonomia Erkidegoan asfalto mota hori probatuko duen lehenengo herria da Durango.
Montevideo kalea eraberritzeko lehenengo fasean sartzen dira lanok; Zumalakarregi eta Uribarri kaleetako bidegurutzeen artean egingo dute. Bidea eta espaloia maila berean ipini dituzte eta autoendako bidea asfalto ekologikoz estalitako dute. Dagoeneko hasi dira lanean beharginak.
Material horrek autoetako ihes-hodiek isuritako kutsadura xurgatzeko ahalmena du. Azterlanek asfalto horren kontrola eramango du hile batzuetan kutsadura zer mailatan xurgatzen duen jakiteko, eta datuak onak badira, \"asfalto hori herriko beste gune batzuetan ere txertatuko dugu\". Kontrola eramateko eremu handiagoa behar dute, eta horregatik, Astarloa eta Olleria kaleen artean ere asfalto ekologikoa ipiniko dute datozen hile bietan; baina asfaltoa bakarrik, gainerako eraberritze lanak beste fase batean egingo dituzte. Udal arduradunek jakinarazi dutenez, Europako herri batzuetan (Madril, Paris eta Londresen) dagoeneko probatu dute asfalto mota hori.
[img]http://www.anboto.org/images/8800/8809/1.jpg[/img]