Mintzaleku bateko behargina da atxilotua. Eguaztenetik eguenerako gaueko 01:30ean jazo zen.
Eguaztenetik eguenerako gauean 21 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik.
Mintzaleku bateko behargina da atxilotua, eta bezeroa, ukipenak jaso eta mehatxua sentitu ondoren, komunean sartu zen. Bertatik deitu zion poliziari, eta hauek heltzean, behargina atxilotu zuten.