Bateginezek Pinondo Etxean izango du egoitza berriro

Anboto 2011ko ots. 1a, 10:28

Bulego berria datorren astetik aurrera egongo da zabalik, eraikinaren hirugarren pisuan.

Durangoko Bateginez GGKEak Pinondo Etxean kokatu du bere egoitza. Bulego berria datorren astetik aurrera egongo da zabalik, eraikinaren hirugarren pisuan. Durangoko Udalak utzi dio lokala gobernuz kanpoko erakundeari. Bertan, Bateginezen lan administratiboak eta boluntariotzarenak egingo dira. \"Etxera itzultzea bezala izango da, Bateginez etxe honetan jaio baitzen, orain dela ia 18 urte\", adierazi dute elkartearen kideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!