Etxe-kaleratzeak saihesteko M15en mozioa babestu dute Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk.
M15 Durangaldea mugimenduak etxe-kaleratzeen inguruko mozioa aurkeztu zuen martitzeneko udalbatzarrean. Dokumentuak hainbat eskaera egiten dizkie alderdi politikoei eta administrazioei. Finantza erakundeekin hipoteka praktiketarako “akordio etikoa” sinatzen ahalegintzeko konpromisoa hartu du udalak. Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk babestu dute ekimena. Udalak bere aktibo ekonomikoak banku sinatzaileen artean birbanatuko ditu.
Gainera, udalak gobernuei eskatu die kaleratzeak geratzea. Espainiako Gobernuari neurri bat gehiago exijitu dio: hipoteka araudia aldatzea. Banketxeek etxea bereganatzean, zorra kitatuta geratzea gura dute.