PSE-EE alderdiak bultzatuta, abortuaren legea ez erreformatzea exijitu du Durangoko Udalak. Kritikatu dutenez, Espainiako Gobernuak legean aldaketak egiteko intentzioa dauka. Sozialisten mozioa EAJk, Bilduk eta Aralarrek babestu dute. PPk bakarrik bozkatu du kontra.
Haurdunaldia norbere borondatez eteteko eskubidea mantentzea eskatu du udalak mozioaren bidez. Diotenez, gobernuaren erreforma murriztailea da, eta emakumeen eskubideak deuseztatzeko ikuspegia dauka. “PPk bere politika kontserbadoreenaren alde egin du. Eskubide galera horrek arriskua suposatuko luke emakumeen osasun eta bizitzarentzat”.
Espainiako sexu-eskubideen aldeko plataformaren deklarazioagaz ere bat egin du udalak. Deklarazioan, erabakitzeak libre egiten dituela diote emakumeek. “Eskubideen galerak sexu-heziketa lako oinarrizko gaietan atzerapausua dakar”.