Durangarren iritziz, trena lurperatzea da premia handiena

Anboto 2011ko ots. 3a, 11:28

Durangoko Udalak herriko beharrizan, arazo eta bestelako gaien inguruko inkesta egin du.

Durangoko Udalak herriko beharrizan, arazo eta bestelako gaien inguruko inkesta egin du. Alde Zaharra, Madalena, Landako, Askatasun etorbidea, Alluitz kalea, Tabira, San Fausto eta Larrinagatxuko 557 durangarren artean egin zuten inkesta 2010eko azaroaren 24tik abenduaren 1era. Udal arduradunek azaldu dutenez, ondorio nagusi moduan Durangok duen beharrizan handiena trenaren lurperatzea da (%9,7). Inkestaren arabera, herritarren %97,3k ezagutzen du proiektua eta 9,12ko puntuazioa eman diote. Beste beharrizan batzuk aparkaleku falta (%8,1) eta gazteendako aisialdia (%6,1) dira. Durangoko Udalaren irudiari buruz, %46,1ek iritzi ona dauka eta %38,1ek ez ona ez txarra. Alderdi politikoen inguruan ere galdetu dute. Azterketak dioenez, puntu gehien EAJk eskuratu ditu (5,85); jeltzaleen ondoren letozke, Aralar (5,74), Ezker Batua (5,21), Ezker Abertzalea (5,11), PSE-EE (4,06) eta PP (3,23).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!