Torturaren inguruko berbaldia, hilaren 10ean

Anboto 2011ko urt. 31a, 12:24

Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira eratu dute ekimena.

Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira eratu dute ekimena. Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Durangon ere izango du isla. Hain zuzen ere, hilaren 10erako berbaldia antolatu du amnistiaren aldeko mugimenuak San Agustin kulturgunean, 19:00etan. Bertan, duela urte batzuk torturatu ondorengo argazki batzugatik ezagun egin zen Unai Romano, Durangaldeko preso troturatu baten senide bat eta Torturaren Aurkako Taldeko kide bat izango dira. Bestalde, otsailaren 11n kontzentrazioa egingo dute Andra Marin. Gainera, hilaren 13an Bilbon 12:00etan burutuko den manifestaziora joateko deialdia ere egin dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!