Ordenantza indarrean dagoen bost urteetan \"zergarik kobratu ez\" eta, orain, lau urtekoak \"aldi berean kobratzeko asmoa\" salatu du Pilar Rios zinegotzi sozialistak.
Ordenantza indarrean dagoen bost urteetan \"zergarik kobratu ez\" eta, orain, lau urtekoak \"aldi berean kobratzeko asmoa\" salatu du Pilar Rios zinegotzi sozialistak.
Ostalaritza establezimenduetan kalean terrazak ipintzea arautzen zuen ordenantza 2005ean sartu zen indarrean. Ordutik aurrera beharrezkoa zen urtero terrazak ipintzeko baimena eskatzea eta baldintza batzuk betetzea. Baina, Pilar Rios PSE-EEko zinegotziaren esanetan, \"ostalari askok euren eskaera eta txostena urtero-urtero Udalean aurkeztu arren, Udalaren partetik ez dute erantzunik ere jaso oraintsu arte, euren egoera alegala bihurtu delarik\". Ondorioz, \"ordutik Udalak ez du terrazen gaineko zergarik kobratu eta Udaleko diru-kutxak 300.000 euro inguru jasotzeari utzi dio\". Egoera horren aurrean, Gobernu Taldearen \"kudeaketa negargarria\" salatu dute.
Gainera, sozialisten arabera oraintsu hasi dira espedienteak aztertu eta erantzuten: \"Ordenantza betetzen dutenei, legeak lau urteko atzeraeraginezkoagaz kobratzea ahalbidetzen dio Udalari, eta horrek esan gura du ostalari askok, bat-batean, faktura handiak jasoko dituztela. Bizi dugun egoera ekonomikoan, erabaki horrek kalte handia eragingo dio enpresari txikiari\". Udalak, karga hori errazteko, ordainketa zatikatua eta antzerako aukerak eskaini ditu, \"baina ez dira nahikoa\".
Azkenik, ordainketa ordenantza \"zuzen bete dutenek bakarrik\" egin beharko dutela kritikatu du Riosek. Izan ere, \"araudia betezen ez duten establezimenduei ezin zaie ezer fakturatu\".
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8778/1.jpg[/img]