Pilar Rios izango da PSE-EEko hautagaia Durangoko alkatetzarako

Anboto 2011ko urt. 21a, 14:21

Orain lau urte ere bera izan zen hautagaia. Durangoko udaletxeko zinegotzia izateaz gainera, ordezkatzen duen alderdiko bozeramailea da eta baita Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna ere.

Orain lau urte ere bera izan zen hautagaia. Durangoko udaletxeko zinegotzia izateaz gainera, ordezkatzen duen alderdiko bozeramailea da eta baita Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna ere. Pilar Rios izango da maiatzaren 22ko udal hausteskundeetan PSE-EEko hautagaia Durangoko alkatetzarako. Atzo (urtarrilak 20) iluntzean Durangon egindako batzarrean gehiengoz aukeratu zuten alkategai moduan. Rios Zientzia Politikan eta Zuzenbidean lizentziatua da EHUn. [img]http://www.anboto.org/images/8700/8739/1.jpg[/img] Hautagai sozialistak adierazi duenez, \"ilusioz, gertutasunez eta dedikazioz\" aurre egingo dio etapa berriari: \"Herritarren beharrizanei erantzuten dieten ideiak ekarriko ditugu, beti ere, ikuspegi errealista eta posibilitista batetik, demagogiarik gabe. Ez dugu bete ezin den proiekturik diseinatuko, hasieran ilusioa eta ondoren frustrazioa sortzen duen proiekturik\". Riosen atzetik, Durangoko zerrendan, gaur egun ere zinegotzi diren Fernando Castillo eta Idoia Agorria egongo dira. Jose Antonio Delgadok (1998-2007 artean zinegotzia izan zen Durangon) beteko du laugarren tokia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!