Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gehiengo sindikalak deituta langile ugari batu da eguerdiko manifestazioan.
Gehiengo sindikalak deituta langile ugari batu da eguerdiko manifestazioan.
San Ana plazatik abiatu dute protesta, 12:30ak pasata. 200 lagunetik gora ibili dira kalez kale grebarako deialdia eginez. Gaur, dagoeneko, greba bultzatzera eraman dituzten arrazoiak jendarteratu dituzte; megafonia eta panfleto bidez zabaldu dute aldarria. Landakon amaitu dute mobilizazioa.
Durangoko Gizarte-Segurantzaren Instituzio Nazionalaren aurrean, urtarrilaren 27ko greba orokorra defendatu eta argudiatu zuten martitzeneko prentsaurrekoan ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU sindikatuek osatutako gehiengo sindikalak. Horregaz batera, gaur (urtarrilak 14), 12:30ean, Santa Anatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8699/1.jpg[/img]