Esperientzia Institutuaren ikastaro berria

Anboto 2011ko urt. 11a, 13:23

Mirando al mundo con otros ojos izeneko ikastaroa 55 urtetik gorakoentzako izango da, gazteleraz.

Mirando al mundo con otros ojos izeneko ikastaroa 55 urtetik gorakoentzako izango da, gazteleraz. Urtarrilaren 19an Durangaldeko Esperientzia Institutuak (DEI) proposatzen duen ikastaro berria hasiko da, udaletik informatu dutenez. Ikastaro honen izena Mirando al mundo con otros ojos da. Eskolak Durangaldeko Behargintzan emango dira gaztelaniaz, eguaztenetan 17:00etatik 19:30etara, maiatzararen 25era arte. Informazio gehiago eskuratzeko aukera 94 623 25 22 telefonoan izango da. 55 urte baino gehiagoko pertsonei zuzendutako eskaintza da honakoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!