Kexa eta proposamenak batzeko kanpaina hasi du DAZ elkarteak

Anboto 2011ko urt. 11a, 10:47

Alde Zaharreko auzotarren iritziak udalbatzari helaraziko dizkiote. Legegintzaldia amaitzear dela-eta, alderdiek aurreko hauteskunde kanpainan egindako promesa gehienak \"promesa hutsean\" geratu direla kritikatu du DAZek.

Alde Zaharreko auzotarren iritziak udalbatzari helaraziko dizkiote. Legegintzaldia amaitzear dela-eta, alderdiek aurreko hauteskunde kanpainan egindako promesa gehienak \"promesa hutsean\" geratu direla kritikatu du DAZek. \"Azken orduan ekintza-kate bat bat sorpresaz gertatzen ez bada\", orain dela lau urte alderdi politikoek egindako promesak ezerezean geratuko direla kritikatu du DAZ elkarteak. \"Auzotarrok dagoeneko nekatuta gaude gerora haizeak eramango dituen berba onak entzuten\", salatu du elkarteak oharrean. Zaratak, karkabak, asteburuetako zikinkeria, zarama, aparkatzeko arazoak... guzti honentzako irtenbidea \"epe zehatzean\" planteatu zutela, baina ideiak \"proiektu hutsaletan edota martxan ipintzen ez diren aurrekontu partidetan\" geratu direla kritikatu dute auzotarrek. DAZek portaletan zabaldu du informazioa, auzokideei iritzia emateko eskatuz. Modu honetan, bizilagunen sentsazioak batu gura dituzte, gero udalbatzari bidaltzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!