Eduardo Gafo asturiarrak irabazi du argazki lehiaketa

Anboto 2011ko urt. 4a, 12:05

+ Dendak elkarteak Mañaria errekaren inguruan eratutako lehiaketa irabazi du xixondarrak.

+ Dendak elkarteak Mañaria errekaren inguruan eratutako lehiaketa irabazi du xixondarrak. Guztira 228 lan aurkeztu dituzte 78 parte-hartzailek. Lehiaketaren helburua, ingurune honen aberastasun natural eta paisajistikoa erakustea eta kaleratzea izan da. Eduardo Gafok 250 euro jaso ditu \'Agua sobre agua\' lanari esker. Jon Agirre durangarrak \'Tabira Oinez\' lanagaz bigarren saria eskuratu du, 150 euro batuz. Honetaz gainera, +Dendak sari berezia ere Durangon geratu da, Txema Serranoren \'Santa Ana\' lana nabarmendu baitute epaileek. 150 euro jaso ditu Serranok. Abenduan zehar Durangoko komertzioetan erakusgai izan dira 40 lan onenak, eta antolatzaileek parte-hartzaileen maila eta lanen kalitatea azpimarratu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!