Astarloa Kultur Elkarteak atzo arratsaldean eman zion XIV. Astarloa saria Durangoko senegaldarrez osatutako M\'Lomp elkarteari. Edizio honetan talde honek integrazioan egindako lana aintzatetsi gura izan dutela jakitera eman dute Astarloa kultur elkartetik. Durangoko Batzokiko batzar gela bete zuen atzoko sari banaketak.

Hyacinthe Mangak elkarteko beste hainbat kiderekin jaso zuen saria. Sergio Murillo Astarloa Kultur Elkarteko presidentea izan zen saria emateko arduraduna. Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Pilar Ardanza Garraio eta Hirigintza diputatua, Mari Jose Balier alkateordea eta Ander Gorrotxategi, Iker Oceja eta Pedro Luis Urain zinegotziak ekitaldian izan ziren.
Hyacinthe Mangak saria eskertu zuen eta beste elkarte batzuetako kideak \"beste durangar batzuekin durangar moduan\" lan egitera gonbidatu zituen. \"Oso ondo ulertzen dugu Euskal Herriaren sentimendua, gutako asko Senegaleko hegoaldetik gatozelako eta gure hizkuntza eta kultura propopia ere baditugulako\".
Elkarteak Astarloa saria sortu zuen herriarendako lan garrantzitsua egiten duten pertsona edo elkarteen lana errekonozitzeko. Astarloako batzordeak aho batez onartu du aurten saria M\'Lomp elkarteari ematea. Aurreko urteetako sarituak Txetxu Baqué, Odol-emaile elkartea, Durangoko Orfeoia, Jaed, Tabirako, Kriskitin Dantza Taldea, Alpino Tabira, Durangoko Txirrindulari Elkartea, Gerediaga elkartea, Juan de Iciar elkartea, Karmel Onandia, Azterlan eta Durangoko Pelotazale Elkartea dira. Urtero 1997tik Astarloak Gabon inguruan Tabirako Batzokiko zutabe baten erreplika banatzen du.