Erakustazoka kudeatzen duen LESA erakunde publikoari 33.000 euro ematea onartu dute. Horren harira, kudeaketa ereduren gaineko eztabaida sortu zen udalbatzarrean.
Erakustazoka kudeatzen duen LESA erakunde publikoari 33.000 euro ematea onartu dute. Horren harira, kudeaketa ereduren gaineko eztabaida sortu zen udalbatzarrean.
Erakustazoka kudeatzen duen LESA erakunde publikoak 33.000 euroko diru eskaria egin dio Udalari. Udalbatzarrak PSE-EE, EAJ, PP eta Aralarren aldeko botoekin onartu zuen diru atal hori LESAri ematea; Talde Mistoak kontra bozkatu zuen.
Erakunde publikoak kontuak koadratzeko udalera jo behar duela-eta kritiko azaldu ziren alderdirik gehienak. Aralarrek eta Talde Mistoak bitartekari bako kudeaketa zuzenaren aldeko eredua defendatu zuten: \"Denborak arrazoi dugula erakutsi digu\", esan zuen Aralarreko Dani Maeztuk.
Oier Perez zinegotziak azaldu duenez ezker abertzaleak hasieratik gestio zuzenaren aldeko apustua egin du\". Gastuak aurrekontuetan sartuta egongo lirateke eta plangintza eginda, udaletxeak hobeto kontrolatuko lituzke LESAra bideratutako diru-atalak\".
EAJko zinegotzi Goiztidi Diazen esanetan, LESAko kontseiluko partaideak \"eztabaida sakona\" egiten ari dira kudeaketa ereduaren inguruan eta \"hura da horrelako kontuak erabakitzeko tokia eta ez udalbatzarra\". PSE-EEk jeltzaleek esana baieztatu zuen: \"Erakustazoka kudeatzeko formula juridiko egokienaren gaineko eztabaida betean daude orain\".
PP ados agertu zen orain dagoen kudeaketa ereduagaz: \"Arazoa da gerentzia eskasa izan duela eta, gainera, gobernu taldeak ez du egoera behar moduan kudeatu\".