Gaur zabaldu dute Durangoko izotz pista (abenduaren 26an)Landako Gunean. Bosgarren urtea da hau. Argazkian, Aitziber Irigoras alkatea eta Ander Gorrotxategi, Gazteria eta Kirol zinegotzia, izotz pistaren montajea ikustera joan ziren bisitan.
Gaur zabaldu dute Durangoko izotz pista Landako Gunean. Bosgarren urtea da hau.
Aurten ere Izotz pistaren neurriak 20x40koa izango dira, Euskadiko pistarik haundiena eta bertan 250 pertsona aldi berean bildu ahal izango dira. Izotz pista zabalik egongo da urtarrilaren 9ra arte goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era.
Asteburuetan, berriz, aurten ere gaueko 00:30 arte zabalik egongo da. \"Ekimen honen helburua gazteek ere beste jarduera bat edukitzea da\", azaldu dute izotz pistaren arduradunek.
Sarreren prezioa aurten ez da aldatu. 14 urte baino gutxiago dutenek 5 euro ordainduko dute eta nagusiek 5,50 euro. Bestalde, asteazkenetan sarrerak 3 eurokoak izango dira patinatzailearen eguna izateagatik.