Montorretas, Urkiaga Torre, Larrasoloeta eta Kurutziagan eragingo du.
Montorretas, Urkiaga Torre, Larrasoloeta eta Kurutziagan eragingo du.
Durangoko Udalak prentsa ohar bidez adierazi duenez, ur edangarriaren zerbitzua etengo dute bihar, abenduak 21, herriko hainbat kaletan. Mozketaren arrazoia balbularen berriztapena da, eta goizeko 09:00etatik 11:30etara bitartean izango da. Lau kaletan izango du eragina:
Montorretas kalea: 1, 3, 5, 6, 7, 8, 18A, 18B, 18C eta 18D.
Urkiaga Torre kalea: 1, 2, 3, 4, eta 5.
Larrasoloeta kalea: 8, 9, 10, 13, eta 15.
Kurutziaga: 52.