Ezkurdiko jolas gunea handitu dute

Anboto 2010ko abe. 17a, 11:16

Ezkurdiko umeendako parkean jolas berriak ipini dituzte; dagoeneko erabilgarri daude.

Ezkurdiko umeendako parkean jolas berriak ipini dituzte; dagoeneko erabilgarri daude. Joan zen astean hasi ziren joko berriak ipintzen eta asteon ireki dute handitutako parkea. Lanek ia 46.000 euroko aurrekontua izan dutela jakinarazi dute udal arduradunek. Hauek dira lehenagotik zeudenei gaineratu dizkieten jokoak: birak ematen dituen unitate bi, eserleku bikoitza daukan txin-txauna, txin-txaun bikoitza, malgukidun jokuak, joko konbinatua eta bost ttunttun afinatu. Gainera, Durangoko Udalak jakinarazi duenez, laster Tabirako parkean joko gehiago ipiniko dituzte eta Zuhatzolan mugikortasun arazoak dituzten umeentzako jokoak egokituko dituzte. [img]http://www.anboto.org/images/8600/8615/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!