JAED eta Caritas Tabirari dohaintza

Anboto 2010ko abe. 17a, 10:00

Aitziber Irigoras alkateak 920 euro eman dizkie gaur goizean JAED eta Caritas Tabira elkarteetako ordezkariei.

Aitziber Irigoras alkateak 920 euro eman dizkie gaur goizean JAED eta Caritas Tabira elkarteetako ordezkariei. Azaroaren 5, 6 eta 7an Erkidegoen Jaialdia ospatu zen Durangon. Aurtengo edizioan, udalak, kultura arloa jorratzeaz gainera, konpromisoa hartu zuen herriko behartsuen alde lan egiteko. Hartara, Eusko Label produktuak jarri ziren salgai: luma gorri euskal oilaskoaren 1.000 pintxo eta Euskal Okelaren hegalak. Batu zen dirua, 920 euro, JAED eta Caritas Tabira elkarteei eman die gaur dohaintzan. JAED eta Caritas Tabira elkarteetako kideek jardun zuten pintxoak banatzen. Gaur goizean udaletxera hurreratu dira eta, bertan, alkateak 460 euro eman dizkie bakoitzari, \"Durangoko behartsuei laguntzeko\". [img]http://www.anboto.org/images/8600/8612/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!