Mentxu Gandarias eta Juan Luis Zarrabeitiak jaso dute saria.
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko merkatarien elkarteek (+ Dendak eta Durango Bai) Durangoko Azokara begira egin duten kanpaina bereziak \"erantzun ona\" izan du, arduradunen balorazioaren arabera.
Atzo, Azokako azken egunean, zozketa egin zen eta Mentxu Gandarias eta Juan Luis Zarrabeitia izan ziren sarituak. 100 euroko opari-txartela eskuratu dute, lehenak +Dendak elkarteko dendetan gastatzeko eta bigarrenak Durango Bai elkarteko dendetan.