Independentziaren aldeko lipdub-a grabatu dute

Anboto 2010ko abe. 8a, 08:00

Astelehenean ehunka lagunek parte hartu zuten grabaketan.

Astelehenean ehunka lagunek parte hartu zuten grabaketan. Independentistak sareak bultzatuta eta Internet bidezko komunikazioaz baliatuta, hainbat independentista batu ziren astelehenean, abenduaren 6an, Durangoko Landako Gunearen bueltan. \'Sarri, Sarri\' abestiaren doinuei jarraituz, euskal kulturaren espresio eta ikurrak erakutsi zituzten kamera aurrean, aldarri politikoekin bat eginez. Ehunka lagun batu zituen ekimenak, eta kolore berdea nagusitu zen Azoka inguruan. Urtarrilaren 1ean sareratuko dute antolatzaileek bideoa. [img]http://www.anboto.org/images/8500/8571/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!