Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk Durangoko trenaren lurperatzeari buruz galdetu dio gaur goizeko osoko bilkuran Iñaki Arriola Garraio sailburuari. Arriolak azaldu duenez, 2012ko lehenengo seihilekoan amaituko dira lanak.
Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk Durangoko trenaren lurperatzeari buruz galdetu dio gaur goizeko osoko bilkuran Iñaki Arriola Garraio sailburuari. Arriolak azaldu duenez, 2012ko lehenengo seihilekoan amaituko dira lanak.
Aralarren legebiltzarkide eta Durangoko zinegotzi Dani Maeztuk gogoratu du Durangon trenbidea lurperatzeko egitasmoa \"hirukoiztu egin dela bi zentzutan: aurrekontuari dagokionean eta epeari dagokionean\". Horregatik, Garraio sailburuari eskatu dio \"Durangoko herritarrak behingoz errespetatu ditzala eta bete dezala sailburuak publiko egin duen azken bukaera data: 2012ko lehenengo sei hilekoa.
Arriolak esan du egia dela egitasmoaren aurrekontua hirukoiztu egin dela eta epea atzeratu egin dela, baina \"aurreko gobernuaren gestio onaren oinordetza\" dela esan du, EAJri aipamen eginez.
Aralarren ordezkariari ez nahikoa iruditu zaio sailburuak eman duen argudioa eta gogoratu dio bera sailburu izanda ere \"behin eta berriro betetzen ez diren epeak eta hitzak ematen ari direla\". Legebiltzarkideak eskatu dio \"azken hori izatea bukaera data definitiboa, gobernuaren lana delako ematen dituen hitzak eta aurreikuspenak betetzea, eta Durangoko herritarrek ez dutelako merezi kudeatzaile txarren kudeaketa txarra pairatzea\".
Arriolak azaldu du hasierako aurrekontua 67 milioikoa zela eta gaur egun 213 milioiko gastua aurreikusten dela. Sailburuak berriro esan du 2012ko lehenengo sei hilekoan trena lur azpitik igarotzeko obrak bukatuta egongo direla.