Abadiñoko aita-alabak sarri ikusi ditzakegu Gerediaga elkartean laguntzen. Jose Antonio, aita, luzaro izan da gainera Azokako antolaketa taldekoa eta Gerediaga Elkarteko zuzendaritzakoa. Oihana alabak hartu dio testigua azkeneko urteetan.
Abadiñoko aita-alabak sarri ikusi ditzakegu Gerediaga elkartean laguntzen. Azoka egunetan ere, elkartearen erakusmahaian edo informaziorako txokoan, txandaren bat edo beste egitea tokatuko zaie. Jose Antonio, aita, luzaro izan da gainera Azokako antolaketa taldekoa eta Gerediaga Elkarteko zuzendaritzakoa. Oihana alabak hartu dio testigua azkeneko urteetan.Noiztik Gerediaga elkarteko bazkide?Jose Antonio: Nik esango nuke Gerediaga hasi zenetik bizi izan dudala. Beharbada, elkartea sortu eta bi-hiru urtera hasiko nintzen. Sasoi hartan zeozer egin behar zen. Ni, alfabetatze kanpainagaz hasi nintzen, beste batzuekin batera. Era horretako ekimenek Gerediaga elkartean arnasa, babesa eta bidea egiteko modua aurkitu zuten. Erakunde, talde edo elkarte horiek ezin zuten legeztatzeko modurik topatu orduko aginteagaz, eta Gerediaga horientzat guztientzat babeslekua izan zen. Orduko erregimenari gol handia sartu geniola esango nuke.
Oihana: Guk etxean Gerediaga txikitatik bizi izan dugu. Aita eta ama, biak dira elkarteko kide, eta Gerediagak antolatzen duen ia ekintza guztietan eskua botatzen dutenetakoak. Azoka ere txikitatik bizi izan dugu.
[img]http://www.anboto.org/images/8500/8541/1.jpg[/img] Aitak alabari zer eraskutsi dio?J.A.: Dena. Erakutsi beharrik ere ez da egon, ekinagaz ikusi eta ikasi dute gurean Gerediaga zer den. Auzolana aipatu da aurten. Baina auzolana orain eta lehen, beti izan da gure elkartean. Jende askoren borondate barik nekez egin daitezke hainbat ekintza. Lehenengo urteetako azoketan, etortzen ziren argitaldarien eta erakundeen standak atenditzeko elkarteko bazkideak egoten ginen beharrean. Kontuak atera!
Ezer ez dakien bati zelan azaldu zer den Gerediaga.Oihana: Ez da erraza. Durangaldea bere osotasunean hartzen duen elkartea da. Kulturgintzan diharduen elkartea, eta norbere herria barrutik eta gehiago ezagutzeko aukera ematen duena.
J.A. : Izenak berak esaten du: Durangaldeko adiskideen elkartea da. Azokan erakusmahai berezia izango dugu aurten. Bertara datorrenak, zuzeneko informazioa jasoko du Gerediaga zer den jakiteko. Gura duenak bazkide egiteko modua ere izango du.
Bazkide egin daitekeenik askok ez daki. Eman egizue bazkide egiteko arrazoi bat.Oihana: Durangaldeaz egarria daukanak, gure herria zer izan den, zer den ezagutu gura duenak... Gerediaga elkartean lekua dauka, laguntzaile modura zein bere ekarpena eginez.
J.A. : Urtean 20 euro dira, eta Gerediaga elkarteak argitaratzen dituen liburuxka guztiak doan jasoko ditu. Azokan bertan bazkide egiten denak opariren bat ere jasoko ei du.
Azoka da Gerediaga elkarteari ohiartzuna eman dion ekimena. Lan hadiena ematen diona ere bai, ezta?
J.A. : Jende gutxik sinistu dezake Durangoko Azoka lau lagunek antolatzen dutena. Gero, gure moduko asko gaude azoka egunetarako prest eta zeregin jakinetan laguntzen. Baina benetan antolatu, lau-bost lagunek. Gurea oso elkarte txikia da, eta dakigun ondoen eta ahal dugun ondoen antolatzen dugu Azoka.
Txikitako Azokak zelan gogoratzen dituzue?Oihana: Nik hotzez. Gerediagako standa edo informaziokoa beti ate ondoan, sarreran, izaten dira, eta gaur egungo gunean ere sarri hotza izaten dugu.
Zer dauka Azokak horrenbeste jende erakartzeko?J.A. : Hasierako edizioetatik dator jende mordoa Durangora. Jendeak azoka egunen bat beti dauka apuntatuta egutegian. Bi-lau berbatan gaitza da azaltzen zer daukan Azokak, nik pentsatzen dut bertatik bertara bizi behar dela.