Iratzarriko hiru gazteren kontrako epaiketa atzeratu dute

Anboto 2010ko abe. 2a, 10:31

Pintada bat egiteagatik Iratzarri gazte erakundeko hiru gazte epaitu behar zituzten Durangoko epaitegian, baina auzo komunitateko lehendakariaren ordez jabe pribatu bat joan da. Ondorioz, epaileak epaiketa atzeratu du.

Pintada bat egiteagatik Iratzarri gazte erakundeko hiru gazte epaitu behar zituzten Durangoko epaitegian, baina auzo komunitateko lehendakariaren ordez jabe pribatu bat joan da. Ondorioz, epaileak epaiketa atzeratu du. . Gaur goizean (abenduak 2) Durango, Barakaldo eta Laudioko hiru gazte epaitu behar zituzten Durangoko epaitegian joan zen asteanIratzarri, Independentzia ezkerretik pintada egiteagatik. Pintada egiten ari zirela kaleko jantzitako polizia hurreratu zitzaien eta ondasun publikoak narrastea leporatu zieten. Orduantxe ipini zieten gaurko hitzordua ere Durangoko epaitegian. Hiru gazteez gainera, pintada egindako auzoko lehendakariak ere agertu behar zuen gaur, baina bere ordez auzune horretako jabe pribatu bat agertu da. Epaileak jakinarazi duenez, auzo elkarteko lehendakariak etorri behar du eta, ondorioz, epaiketa atzeratzea erabaki du. Oraindik ez dakite hurrengo hitzordua noiz izango den.

\"Gazteak politikan jardutea zigortzen dute\"

Epailearen erabakiaren aurretik, Aralar eta Iratzarri gazte erakundeko kideek elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean. Hantxe izan da, besteak beste, Jon Abril Aralar alderdiko koordinatzaile ordea. Gazteen ekintza ez dela \"inoren kontrakoa\" adierazi du eta, ondorioz, \"ez justiziak eta ez barne sailak\" ez luketela \"esku hartu behar\": \"Benetako baloreak kontuan hartu beharrean, itxuraren gizartean bizi gara eta horrela zigortzen dute gazteak politikan jardutea eta militantzia eta konpromisoa erakustea\". 20 urteko durangarrak derrigor joan behar izan du epaitegira. Ez agertzeak 200etik 2.000 eurora arteko zigorra ekar ziezaiokeen. Beste gazte biek ez zuten etortzeko derrigortasunik, beste jurisdikzio esparru batekoak direlako, baina etortzea erabaki dute. Hiruei ondasun publikoak narrastea leporatzen diete eta zigorra honakoa izan daiteke: bi eta zazpi egunen artean lokalizazio iraunkorra edo komunitatearen aldeko lana. [img]http://www.anboto.org/images/8500/8540/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!