Iratzarriko kide bat epaituko dute gaur

Anboto 2010ko abe. 2a, 09:00

Pintadak egiteagatik, epaitua izango da gaur (abenduak 2) Durangoko Epaitegian, Iratzarri Aralarren gazte erreferenteko kide bat. Epaiketaren aurretik, goizeko 9:00etan, elkarretaratzea egingo da Durangoko Epaitegiaren atarian.

Pintadak egiteagatik, epaitua izango da gaur, eguena, Durangoko Epaitegian, Iratzarri Aralarren gazte erreferenteko kide bat. Epaiketaren aurretik, goizeko 9:00etan, elkarretaratzea egingo da Durangoko Epaitegiaren atarian, Iratzarrik deituta. Elkarretaratzean Aralarreko hainbat ordezkari izango dira, besteak beste, Jon Abril koordinatzaileordea. Gainera, Iratzarriko beste bi kide ere epaituak izan daitezke, arrazoi berarengatik.   Aralarrek bere elkartasuna adierazi nahi die Iratzarriko kideei, eta falta delitua \"ezerezean geratzea\" exijitu du. Izan ere, pintadak egiterakoan, Iratzarriren proiektu politikoa \"gizarteratzen\" ari ziren Iratzarriko kideak, \"beren adierazpen askatasunaren barruan\". Etorkizunean ere Aralarren eta Iratzarriren proiektu politikoko irizpide nagusiak \"oraindik eta indar eta baliabide gehiagorekin gizarteratzen jarraitzeko\" mezua helarazi nahi diete Aralarrek iratzarrikideei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!