Erralde hiltegiak Bizkaiko bederatzi behirik onenak aukeratu eta gaur goizean (abenduak 2) sakrifikatu ditu. Abadiñoko Jacinto Iturriaga eta Berrizko Jose Urien abeltzainen behiak daude tartean.
Erralde hiltegiak Bizkaiko bederatzi behirik onenak aukeratu eta gaur goizean (abenduak 2) sakrifikatu ditu. Abadiñoko Jacinto Iturriaga eta Berrizko Jose Urien abeltzainen behiak daude tartean.
Gaur, 11:00etan, Erraldek Bizkaiko bederatzi behirik onenak sakrifikatu ditu hiltegian. Bost abeltzainen artean banatzen dira behiak: Jacinto Iturriaga abadiñarra, Jose Urien berriztarra, Itziar Uruburu muxikarra, Arrietako Iturbe anaiak eta Jose Agirregomezkorta markinarra. Hiltegira hurreratzen diren abeltzain, harakin eta lagunen artean okela pintxoak eta ardoa banatu dituzte.
Bederatzi behi horien haragia zein harategik erosi duten ere jakinarazi dute. Durangaldean Durangoko Alberdi harategiak salduko du. Gainerakoak honako hauek dira: Madariaga harategia (Algorta eta Bilbo), Mikel harategia (Portugalete), Txomin harategia (Gasteiz), Oscar harategia (Romo), Javi harategia (Barakaldo), Cesar Acebo harategia (Portugalete), Zatzuegi harategia (Elgoibar), Madariaga harategia (Plentzia), German harategia (Txurdinaga), Josu harategia (Santurtzi), Iturbe anaiak harategia (Gernika) eta Vico harategia (Barakaldo).
Erraldeko okela Malagan
Gaurko ekitaldian Malagako Estepona herrian Las Brasas de Alberto jatetxea duen Anjel Ibañez ere egon da. Oraintsu, akordioa itxi du Erralde hiltegiagaz bertako okela Malagan saltzeko.