Auto bat lapurtu, pertsekuzioa egin eta patruilaren kontra jo ostean atxilotuta

Anboto 2010ko aza. 30a, 15:34

Galdakaon barikuan lapurtutako kotxe batean zihoan gidabaimenik bako gaztea.

Galdakaon barikuan lapurtutako kotxe batean zihoan gidabaimenik bako gaztea. Atzo (azaroak 29) goizeko 08:00etan jazo zen gertakari arriskutsu hau. Ertzaintzak jakin eragin duenez, Iurretan, N-634 errepidetik zirkulatzen zihoan Ertzaintzaren patruilak bazterrera joan behar izan zuen kontrako norabidean zetorren kotxe bat saihesteko. Hori ikusita, gidariari gelditzeko keinua egin zioten, baina ezezkoaren aurrean, pertsekuzioari ekin zioten. Abadiñoko hirigunetik sartu zen gidari arriskutsua, eta Durangorantzako norabidean zegoela, beste patruila bat topatu zuen bide erdian gurutzatuta eta seinaleak eginez. ezin izan zuen saihestu, eta auto honen kontra egin zuen talka. Ertzainak, identifikatzera joan eta gidatzeko baimenik ez zuela ohartu ziren. Gainera, kotxeak zubia eginda zuela ere konturatu ziren. Aurreko barikuan Galdakaon ostutako auto bat zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!